Informazio pertsonala

P6060519_v2Biologia ikasketak egin nituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta, ondoren, Animalien Biodibertsitatea masterra egin nuen Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Nire master tesiak putzuen lehortzeek eta bazka eskuragarritasunak Discoglossus pictus apoen fitness-ean duten eragina aztertzea izan zuen helburu (ikus Argitalpenak); Gustavo A. Llorente irakaslea izan nuen zuzendari.

Orain, doktoretza tesiari ekin diot Oviedoko Unibertsitatean (UO) Alfredo G. Nicieza irakaslearen zuzendaritzapean.

Nire doktoretza proiektua, Alfredo G. Niciezak koordinatzen duen “Tenperatura, fisiologia eta aldaketa klimatikoaren aurreko kalteberatasuna. Faktore ekologiko, genetiko eta filogeografikoak uztartzen aldaketa klimatikoaren aurreko erantzun ereduetan” (ERREF: CGL2012-40246-C02-02) proiektuan kokatuta dago.

Ikerkuntza interesak

Organismoen ekologia ebolutiboak jakin-mina pizten dit, bereziki, anfibioen metamorfosiaren ingurukoak. Tenperaturak, putzuen iraupenak, bazka-eskuragarritasunak eta larba-dentsitateak eragiten dituzten erantzun plastikoen eboluzio, ekologia eta fisiologia ere oso interesgarriak suertatzen zaizkit. Bestalde, tenperaturarekiko sentikorrak diren erantzun adaptatiboen gainean aldaketa klimatikoak izango dituen efektuak interesatzen zaizkit.

Honetaz gain, ingurune-aldakortasunak bideratzen duen dibertsitate morfologikoaren eboluzioak izugarri erakartzen nau. Aspalditik izan dut interesa nitxo ekologiko eta morfologia itxuratzen duten patroi ebolutiboen inguruan.